lunes, 21 de mayo de 2012

Ahaztutakoen bilduma

Zure hitzak ximeltzen dira,
apurka-apurka,
orain hautsa duten gutunetan.

Sentsurik handiena zituzten esaldiak,
pilatutako letrak baino
ez dira jada.

Kolorea grisa eta grisa zeruan ere.
Zerua irekiko balitz ostadarra agertuko;
ta ostadarra euriaz gozatzen.
Euria bizitzaren sortzaile.

Zure hitzak ezabatzen dira,
apurka-apurka,
orain zahartuta dauden paperetan,
ahaztutakoen bilduman.

Pentsatu beharreko dana, pentsatuta.
Sentitu beharreko guztia, sentituta.
Baina oraindik, zenbait momentutan,
ideien ekaitzaren motorra pizturik.

Sorurik gabeko putzuan,
beheruntz doan bidai eternoan,
loratutako udaberri danak;
ilunpetan desagertuz doaz.

Zure hitzak ahazten dira,
apurka-apurka,
orain galdurik dauden orrietan;
ahaztutakoen zuloan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario